Gure belar hockeyeko taldea dominarik gabe geratu da Atlètic Terrassaren aurkako hirugarren eta laugarren posturako neurketan 0-2 galdu ondoren. Gehiago merezi arren, ekintza polemiko baten ondorioz hasi da norgehiagoka erabakitzen, eta brontzezko domina zintzilikatzeko aukera kendu dio talde gipuzkoarrari.
Lehen bi laurdenetan berdintasun handia egon da bi taldeen artean. Txuri-urdinak hobeto egon dira, baina goian zehazteko aukera argirik gabe. Hirugarren laurdenean, ekintza eztabaidagarria izan da, eta kataluniarrek penalti korner batekin aurreratu dira neurketan.
Azken laurdenean donostiarrak kontrako zelaian murgildu dira eta berdinketaren bila jo dute. Hiru penalti korner izan dituzte berdinketa lortzeko, baina ez da posible izan. Azken minutuetan, Reala gora botata, Atlèticek bigarrena egin du partida ixteko.
Lehiaketa zapore mingotsarekin amaitzen da, txuri-urdinek gehiago merezi izan baitute. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin