Real Sociedad 1-2 UD Taburiente

Saririk gabeko borroka

Gure belar hockeyko taldeak ezin izan dio UD Taburiente liderrari irabazi gaur goizean eta 1-2 galdu du Bera Beran. Joko ona egin arren, txuri urdinek ez dituzte hiru puntuak lortu.

Txuri-urdinek 0-0 eutsi diote markagailuan bigarren zatira arte. Defentsan egindako ekintza onek bisitariak markagailuan aurretik jartzea eragotzi dute. Bigarren denbora hasi bezain laster, kanariarrek Suzzaneren atea gainditzea lortu dute Guerraren tantoarekin. Txuri-urdinak ez dira besoak gurutzatuta geratu eta partida berdintzea lortu dute Huegunen gol batekin. Hirugarren zatian sartutako golari esker, donostiarrak kopurua handitzen saiatu dira, baina ez dute horretarako zorterik izan. Gola sartu eta hamar minutura iritsi da bisitarien gola. Paula Fernandezek 1-2koa jarri du markagailuan.

Txuri-urdinek partida zaila jokatu dute txapelketako liderren aurka. Donostiarrek Bera Beran joko ona egin arren, gehiago merezi izan duten partida batek ihes egiten die. Datorren astean Madrilera joango dira Erreginaren Kopa jokatzeko. Ostiralean jokatuko dituzte final-laurdenak Sanse Complutenseren aurka.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!