Atletico de Madrid 2 – Real Sociedad 1

Saririk gabeko esfortzua

Vídeo

Realak porrota jasan du azken minututan Metropolitanon. Neurketa serioa, zehaztasunekoa, egin du taldeak eta abantaila lortu du lehen zatian Atletico de Madriden aurka. Taldeak gehien behar zuenean maila bikaina izan da, guztiok ezagutzen dugun maila. Rullik ondo eutsi du emaitza eta abantaila handitzeko aukerak izan ditu Realak, baina Filipe Luis eta Griezmannen golekin, hau azkeneko uneetan, saririk gabe bueltatzen da Reala.

Bertsio onena eman beharra zegoen, Kopako dezepzioaren Arantza atera eta pauso bat aurrera eman, eta Reala hasieratik joan da horren bila. Oso ondo kokatua futbol zelaian, txuri-urdinek bere estiloarekin nagusi izan dira, bestetan baino bertikalagoak izanik. Hasierako aukera argienak gipuzkoarrenak izan dira. Lehenbizi Willian Joseren ezkerkada, gora joan dena, eta ondoren, Prietoren errematea, atzelariek kornerrera bota dutena gol esaten ari ginenean. Realak abantailaz joatea merezi zuen eta ordu erdia bete aurretik lortu du, Willian Josek barkatu ez duenean Oyarzabali Oblakek eginiko penaltia sartuz. Atleticok ordurarte ez zuen arriskurik sortu, baina gora etorri da eta, bere ohiko eraso bolada horietako batean berdinketatik gertu izan da. Ez du lortu Gero Rulli zoragarri egon delako Correa bere herrikideari bi aukera garbi ezerezean utziz.

Bigarren zatian eusteko unea izan da. Etxekoak erasora joan dira markagailuari buelta emateko helburuarekin eta neurketa kontrolpean izan dute, baina Eusebiorenek lan gogorra eta talde fortzu handia egin dute sendo mantentzeko. 63. minutu arte, Filipek ondo amaitu du jokaldi bat berdinketa eskuratuaz. Azken minutuetan alternatiba ugari egon dira. Rullik merituzko geldiketak egin ditu, baina txuri-urdinek ere izan dituzte garaipena eramateko abaguneak. Argiena, gutxigatik kanpora joan den Zurutuzaren burukada bat. Banakoa azken emaitza izango zela ematen zuenean, Griezmannek bigarrena sartu du Realak zorte gutxi izan duen akzio batean.  

Maila ona izan da, baina taldeak ez du saririk jaso. Gaurkoan gertatutakotik ikasi beharra dago, ostegunean Europa Leagueko lidertza dugu jokoan Zeniten aurka.

Fitxa teknikoa:

Atletico de Madrid: Oblak, Thomas, Gimenez, Godin, Filipe Luis, Gabi (kap), Koke, Saul, Correa (Carrasco, min.70), Griezmann (Augusto, min. 89) eta Gameiro (Torres, min.70).

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, I. Martinez, Rodrigues, Zubeldia, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (kap) (Canales, min.70), Oyarzabal (Carlos V, min. 89) eta Willian J.

Golak: 0-1: Willian J. (pen.), min.28; 1-1: Filipe Luis, min.63; 2-1: Griezmann, min. 88.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi dio etxeko Godin Godin eta kanpoko X. Prieto eta Rulliri.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!