AZKEN ATALA PROTAGONISTEEKIN IKUSTEKO SARRERAK SALGAI JARRI DIRA

Eskatu zure sarrerak aurrestreinaldirako

Vídeo

Datorren ostiralean gure Fan Zone gunea ordu batzuetarako zinema areto bihurtuko da. 18:00etatik aurrera, Keler Espazioa izango da 'Irabazi arte!' haur eta gazteei zuzendutako EITBren telesail ezagunaren azken atalaren estreinaldiaren eszenatokia.

Real Sociedad Fundazioaren eskutik, zale txuri urdinek azken atal irrikatua telebistan emititu baino bi ordu lehenago ikusteko aukera izango dute. Eta ez hori bakarrik. “Irabazi arte!” telesaileko aktoreak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute eta baita haiekin argazkiak ateratzeko ere.

Gaurtik edukiera bete arte (300 pertsona), zure sarrera erreserbatu ahal izango duzu gure kanaletan (web, app eta sare sozialetan). Bazkideek nahiz RS Fanek prezio berezia izango dute (4 euro); gainerako zaleek, berriz, 6 euro ordainduko dituzte.

Aurrestreinaldirako ordutegia

- 17:15ean: ateak irekiko dira.

- 18etatik 19etara: hitzaldia eta sinatze saioa telesaileko aktoreekin.

- 19:00etatik 20:00etara: azken atalaren emanaldia.

Arrakasta ikusleen artean

“Irabazi Arte!” telesailak oso harrera ona izan du ikusleen artean eta oso emaitza onak jaso ditu: denboraldiko %4,2ko batez besteko sharea eta %10,7ko kuota euskaldunen artean. Era berean, erabateko arrakasta lortu du 4 eta 12 urte bitarteko haurren artean, %34,2ko sharearekin.

Nesken futbol talde bat da telesailaren ardatza, eta kirolean bizi den errealitatearen isla izan nahi duten gaiak lantzen ditu: emakumearen ahulduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak eta, oro har, nerabezaroan aurre egin beharreko erronkak.

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!