Informazioa

Sarrerak Zeniten partidarako

IZEN-EMATE EPEA ITXI DA

Gaurtik irailaren 15era bitartean (12:00ak arte), zure sarrerak eskatu ahal izango dituzu UEFA Europa Leaguen Realak FC Zeniten aurka jokatuko duen partidarako, hilaren 28an, Zenit estadioan. Anoetako leihatilan guztira 1.500 sarrera jarriko dira salgai. 9 euroko prezio bakarra izango dute.

Sarrerak dagoeneko eskatu daitezke Klubaren webgune ofizialean prestatu dugun formularioan.

- Gehienez 2 sarrera eskatu ahal izango dira formulario bakoitzeko, eta bazkidearen IDa sartu beharko da (bazkide izanez gero), izena, abizenak, NANa eta telefono zenbakia.

- Eskatutako sarreren kopurua daudenak baino gehiago badira, lehentasuna emango zaie bazkide direnen eskaerei.

- Garrantzitsua da zure bazkide IDa ematea, baita zure laguntzailearena ere. IDa ez duten eskariak ez direla bazkideenak ulertuko da.

- Behar izanez gero, eskariei erantzuteko zozketa bat egingo da, hilaren 15ean, 13:00etan, betiere bazkideen eskariak lehenetsiz.

Sarrerak Anoetako leihatilan hartuko dira, asteazkenean, hilak 20, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Sarrera egokitu zaien bazkideek, bazkide txartela aurkezteaz gain, sarreren erabiltzaileen izena, abizenak eta NANa adierazi beharko dute, baita bidaiaren plana ere (data, hegaldiaren ordutegiak eta garraiobidea).

Gozatu esperientzia ikaragarri honetaz eta defendatu eta erakutsi zure koloreak Europan zehar. Aupa Reala!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!