MODA-ENPRESAREKIN AKORDIOA

Scalpers jantziko dugu

Realak eta Scalpersek akordioa lortu dute, eta moda-enpresa ezagunak hurrengo bi denboralditan jokalari txuri-urdinak jantziko ditu. Lehen taldea janzteko hautatu den arropa-lerroa astelehen honetan erabiliko da lehenengo aldiz, Salzburgora egingo den bidaian. Azken tendentziak izango dira Realaren bidelagun, Europako, Ligako zein Errege Kopako neurketetan. Hedatze eta hazkunde fase betean dauden bi erakundeek bere bideak elkartu dituzte, Reala eta Scalpersen dotorezia eta estilo propioarekin.

Scalpers gizonezkoen moda egiten hasi zen, baina 2012 urtean, haurrentzako lerroa atera zuen, 2018an emakumezkoena, 2019an neskatoena eta azkenik, etxeko lerroa 2021ean. Moda-enpresa honek ehun-textilen merkatuan bere lekua egin du eta gaur egun eredugarria da janzkera dotorearen sektorean, mundu osoan zehar 300 puntu fisiko baino gehiago dituelarik. Azken urteetan kirolean egin duen apustuak, Realeko lehen taldea ohore handiz jaztera bultzatu du. Gainera, Invited Brands sortu zuen Scalpersek 2023an, kontu handiz aukeratutako nazioarteko markak dituen e-boutiquea, guztiek DNA eta bizitza estilo antzekoa partekatzen dutelarik.

Gaur egun 1.400 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu modu zuzenean eta bost herrialdetan ditu denda fisikoak. Online denda nazioartean da erabilgarria, 800.000 erabiltzaile fidelizatu baino gehiagorekin. Urtean 4,5 milioi jantzi inguru mugitzen ditu eta online kanalak salmenten %25a suposatzen du. Donostian bi denda daude, Askatasunaren Etorbideko 18 zenbakian eta Garbera Merkataritza Zentroan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!