Realak bere futbola atera du berriro eta gaurko arratsaldean Valencia mendean hartu du 3-2. Willian Josek, bi golekin, etxekoei abaintaila eman die eta Parejok diferentzia murriztu du. Guztia lehen zatian gertatu da. Azkeneko minutuetan Juanmi eta Bakkaliren golek neurketa itxi dute. Txuri-urdinak sendo eta nagusi izan dira, batez ere lehen zatian, garaipen berri bat lortzeko eta sailkapeneko lehen postuetan mantentzeko.
Astelehenean gertatutako atzean utzi nahi zuten eta taldearen joko hoberena berreskuratu dute horretarako. Eusebioren taldeak garaipena merezi izan du eta lehen zati zoragarria jokatu du. Aurkaria, bolada txarrean, erantzuna ematea espero zuen Anoetan, baina Reala nagusi izan da. Willian Joseren bi burukadek markagailua alde jarri du lehen ordu erdian. Hala ere, Valenciaren aldeko penalti batek kanpokoei aukerak eman dizkie partidan berriro ere izateko.
Bigarren zatian partida gehiago parekatu da, nahiz eta etxekoek arriskua eraman. Velak, Alvesek gelditu duen penalti batean, Zurutuzak marran atera duten baloi batean, eta Juanmik, buruz, izan dute hirugarrena lasaitasun handiagoa emateko. Luzapenean, Carlos Velak erdiratu egin du Juanmik baloia sar zezan. Hurrengo jokaldian, Bakkalik atearen aurrean bigarrena sartu du, baina hiru puntuak etxean geratu dira.
Txuri-urdinen bidea sendotzen duen garaipena. Gozatu egin behar den bidea. Hiru puntu goian jarraitu, ilusionatu eta amets egiteko.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, C. Martinez, Raul Navas, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, (Granero, min.89) X. Prieto, Carlos V., Oyarzabal (Canales, min. 71), Willian J. (Juanmi, min. 48).
Valencia CF: Diego Alves, Joao Cancelo, Santos, Abdennour, Montoya, M. Suarez (C. Soler, min. 78), Fede C. (Santi Mina, min. 35), Medrán, Parejo, Rodrigo M., Munir (Bakkali, min. 72).
Golak: 1-0: Willian J., min. 2; 2-0: Willian J., min. 24: 2-1: Parejo (p), min. 36; 3-1: Juanmi, min.91. 3-2: Bakkali, min.92.
Epailea: Estrada Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Raul Navas, Carlos V., Illarra eta Zurutuza, eta kanpoko Montoya, Abdennour, Parejo eta Bakkali. Joao Cancelo egotzi du bigarren txartel horia erakutsi eta gero 82. minutan.
Asistentzia: 22.817 zale.