REAL SOCIEDAD 2-1 UD TABURIENTE

Sendo etxean

Realeko belar hockeyko taldeak Ligako bigarren garaipena eskuratu du 2-1 irabazi ondoren Taburienteri. Ez da golik egon lehenengo bi laurdenetan, eta jokalariak aldageletara joan dira markagailuan emaitza honekin. Baina hurrengo bi laurdenak oso desberdinak izan dira eta hainbat gol ikusi ditugu.

Kanpokoek eskuratu dute lehenengoa, hirugarren laurdenean; hortik gutxira, ordea, Kim Leiperrek berdinketa lortu du txuri-urdinentzat. Jada laugarren laurdeneko azkeneko minutuetan, Patricia Marañak, penalti korner batean, garaipena eman die etxekoei. Reala bosgarren postuan kokatzen da emaitza honekin, eta hurrengo astean Junior FC-ren zelaia bisitatuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!