REAL SOCIEDAD 2-4 SANSE COMPLUTENSE

Porrot gogorra

Belar hockeyko gure taldeak bi eta lau galdu du Sanse Complutenseren aurka gaur arratsaldean Zubietan. Madrildarrek markagailuan aurrea hartzea lortu dute lehen laurdena amaitu baino lehen Lola Rieraren bitartez. Txuri-urdinek aurrerapausoa eman dute eta Gianella Panetek, atsedenaldira iritsi aurretik, lehia berdintzea lortu du.

Donostiarren ekinak eta joko onak saria izan du bigarren zatian, Lucia Casadoren golari esker, markagailua irauliz. Zailena eginda zegoela zirudien, baina Lola Rierak gola sartu du berriro kanpokoentzat minutu batzuk geroago. Azken laurdenean, Reala garaipena bilatzen ari zela, madrildarrak eraginkorragoak izan dira eta partida erabakita utzi dute Agostina Settimo eta Tania Escaichen bitartez. Txuri-urdinek, emaitza honen ostean, seigarren postua galdu dute. Datorren asteburuan Club Egara taldea bisitatuko dute bolada txar hau eteteko helburuarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!