UD TABURIENTE 2-1 REAL SOCIEDAD

Porrota gol bakar batengatik

Belar hockeyko gure taldeaK 2-1 galdu du UD Taburienteren aurka gaur goizean Las Palmas Kanaria Handikoan. Txuri-urdinek hobeto ekin diote partidari, baina jokaldi zehatz batean etxekoek aurrea hartzea lortu dute Aldana Boxer Moranchelen bitartez. Donostiarrei kosta egin zaie erreakzionatzea, eta ez dira fin aritu. Ondorioz, markagailuan azpitik joan dira atsedenaldira.

Partida berriro hasi eta berehala, Ana Paula Rierak kanariarren garaipena bideratu du penalti korner batean. Txuri-urdinek borrokan jarraitu dute, amore eman gabe, eta Luciana Molinak, hirugarren laurdena amaitu baino pixka bat lehenago, abantaila murriztea lortu du. Donostiarrek berdinketa merezi izan dute azken txanpan, baina zoritxarrez ez dute asmatu eta porrotarekin alde egin dute. Datorren asteburuan agurtuko dute denboraldia RS Tenis taldea Zubietan hartuz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!