Gaur arratsaldean UD Las Palmaseri egingo diogu bisita 18:30etatik aurrera (17:30 bertako ordua). Ipuruan eta Girona FCen aurka emandako irudi onak animoak eta baikor izatera bultzatzen du taldea gaurko norgehiagokari begira. Atzealdean erakutsitako sendotasunak eta aurrean izandako eraginkortasunarekin jarraitzeak Gipuzkoara hiru puntu gehiagorekin itzultzeak ahalbidetuko du gaurkoan.
Denboraldi zaila UD Las Palmasena. Talde kanariarrak ezin izan dio hasiera txarrari erantzunik eman nahiz eta entrenatzaileez aldatu eta jokalari berri ugari ekarri neguko merkatuan. Beren izar nagusiaren irteerak futbol txinatarrera, Jonathan Viera harrobiko jokalaria, erreferenterik gabe utzi zuen bizirik jarraitzeko azken aukeren aurrean dagoen taldea. Paco Jemez entrenatzaileak, bere estiloari zor, joan etorriko neurketa planteatu nahi izango du. Arreta handiarekin egon behar izango dute txuri-urdinek ezustekorik ez izateko.
Urguilua minduta daukan taldeari errespetatu beharra zaio. Kanariarrek irudi ona eman nahi izango dute hasieratik estutuko dien zaleen aurrean. Erronka berri bat Imanol Alguacilenentzat, aukera berri bat hobekuntzan pausoak ematen jarraitzeko. Sendo jarraitzera. Goazen Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin