Realak helburu argi batekin bisitatuko du gaur eguerdian RCDE Stadiumean, aurreko asteburuan Reale Arenako estreinakoan Atletico de Madriden aurka utzitako sentsazio onei jarraipena ematea. Baloi gabeko intentsitate eta lana, baloiarekin izandako abilezia eta sakontasunarekin batera, errepikatu behar izango dira kataluniarrei aurre egiteko.
Talde perikitoak, Ferencvarosen aurka berdindu ondoren Europa Leagueko lehen jardunaldian, bere etxean puntuak pilatu behar ditu LaLiga hasiera zalantzati bat izan ondoren. Wu Lei eta Calleri, Vargas eta Melendoren laguntzarekin hegaletan, izango dira David Gallegoren mehatxu nagusiak. Cornellako zelaiari egindako azken bisitak ez zuen zapore onik utzi familia txuri-urdinean. Denboraldi amaieran sentsazio berdinak ez errepikatzeko bidean dauden lehia guztietatik ahalik eta puntu gehien atera behar dira. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin