2030 URTERA ARTE

Sergio Gomez, jokalari txuri-urdin berria

Vídeo

Realak eta Manchester Cityk akordioa lortu dute Sergio Gómez jokalariak talde gipuzkoarraren joka dezan. Realak, bere aldetik, akordioa lortu du jokalari katalanarekin 2029-30 denboraldiaren amaierara arte kamiseta txuri-urdina jantzi dezan.

Oraina eta etorkizuna ezker hegalerako

Sergio Gómez 2000ko irailaren 4an jaio zen Badalonan. Bertan hasi zen futbolean jokatzen eta RCD Espanyolen harrobian urtebete egin ondoren, Masiara joan zen. Han beheko maila guztietatik pasa zen gaztarora arte. 2018an Borussia Dortmundek bere bigarren talde alemaniarrean jokatzeko fitxatu zuen eta, denboraldi horretan bertan, lehen taldearekin debuta egin zuen. SD Huescan utzita egon zen bi denboraldi, eta horietan, Lehen Mailara igotzea lortu zuenean. Errendimendu bikaina eman ostean Anderlechtek fitxatu zuen. Sergio Belgikako ligan nabarmendu zen eta Manchester City-ra joan zen. Han egon da azken bi denboraldietan. Jokalari internazionala Espainiako selekzioaren beheko mailetan, orain Parisko Jokoak jokatzeko konbinatu olinpikoarekin kontzentratuta dago. Behin Frantziako zita amaituta, Realarekin bat egingo du talde txuri-urdinaren ezker hegalari kalitatea emateko. Ongi etorri, Sergio.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!