GETAFE CF 0-1 REAL SOCIEDAD

Seriotasuna, kalitatea eta garaipena

Vídeo

Realak urrezko hiru puntu lortu ditu Getaferen aurka. Txuri-urdinak, Isaken gol bakarrarekin, nagusi izan dira partidan, eta kalitatezko jokaldi hori nahikoa izan dute meritu handiko garaipena lortzeko.

Coliseumen jokatzea beti da zaila. Partida latzak, erritmo gutxikoak eta, oro har, futbol gutxikoak. Reala ondo moldatu da kontzeptu horretara. Lan egitea tokatzen zen, eta, ahal izanez gero, taldearen kalitatea ateratzen zuen. Lehen ordu erdian ez da ia aukerarik izan, Zalduaren erdiraketa bikain batek Oyarzabalek bigarren zutoinean langara bidali duen arte. Aldaratzea Isakengana iritsi da eta baloia barrurantz bultzatu du. Abantaila markagailuan eta zailena eginda zegoen. Gola sartu eta ez utzi zirrikitu askorik etxekoei.

Bigarren zatia aukera on batekin hasi da, baina Januzajek, atezainaren aurrean egoera txarrean geratu ostean, ez du taldekiderik aurkitu. Partidaren azken txanpa trabatu egin da, nola ez, baina Reala sendo mantendu da eta ez du kontzentraziorik galdu. Getafen jokatzeak tentsio maila gorena eskatzen du.

Merezitako garaipena, gipuzkoarrekk are gehiago sendotzen dituena. Orain, txip aldaketa eta ilusio handiarekin egin beharko dio aurre Manchester Uniteden aurkako joaneko partidari. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Getafe CF: David Soria, Damian (kap) (Take, min.58), Sofian, Cabaco, Olivera (Unal, min.74), Maksimovic (Aleña, min.58), Arambarri, Nyom, Cucurella, Cucho (Portillo, min.74) eta Mata (Ángel, min.78).

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz, Zubeldia, Monreal, Illarra (kap) (Guevara, min.88), Merino, Silva (Le Normand, min.88), Januzaj (Portu, min.74), Oyarzabal (Barrenetxea, min.78) eta Isak (Carlos Fernandez, min.78).

Gola: 0-1: Isak, min.30.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horia erakutsi die etxeko Sofian, Cucho eta Portillori eta kanpoko Portu, Carlos Fernandez eta Barrenetxeari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!