MANCHESTERRERAKO INFORMAZIO GEHIGARRIA

Shambles Square-n ikusiko dugu elkar!

Ehunka eta ehunka zalek urdinez tindatuko dute Manchester hiria bihar eta taldea babestuko dute Old Trafforden (21:00etan), Europa Leagueko gure estreinaldia izango den honetan. Hona hemen partidara joaten diren txuri urdinentzako gomendio batzuk:

- Aireportutik gomendatutako garraioa trena da, 10 minuturo irtetzen da. Hiriko geltoki nagusiak Picadilly Gardens, Oxford Road eta Victoria dira. Toki turistiko nagusietatik gertu daude.

- Aholkatzen duten topaguneak jada bizi izan du zale txuri urdinen giro ona. Aurten ere, Shambles Square enblematikoan elkartuko gara, Victoria Metrolink Stationetik gertu, Old Trafforderako tranbia hartzen den lekuan.

- Hiriaren erdialdetik Old Traffordera doan tranbiak 15 minutu irauten du, eta bisitarien sarreratik hurbilen dauden geltokiak: Old Trafford eta Wharfside.

- Manchesterreko aireportutik zuzenean bidaiatzen baduzu, Victoriarako tranbia har dezakezu eta Cornbrooken aldatu. Handik, tranbia hartu Trafford Centrerako noranzkoan eta Wharfsiden jaitsi, estadiotik bost minutura.

- Manchester Unitedek honakoa gehitu digu:

* Edo ez dago zale bisitariak onartzen dituen pub edo tabernarik estadioaren inguruan.

* Segurtasun-arrazoiak direla eta, erregistroak egingo dira, eta poltsa edo motxila txikiekin soilik sartu ahal izango da harmailetan (20cm x 15cm). Bestela, estadioko ekipaje-kontsignara eramateko eskatzen dizute.

* Estadiora sartzea gomendatzen da, hego-ekialdeko izkinatik, ordubete lehenago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!