REAL SOCIEDAD - FC SALZBURG (21:00)

Sintonia berean


Reale Arena galaz jantziko da gaur gauean Champions Leagueko multzoaren faseko azken partida jokatzeko. Final-zortzirenetarako txartela besapean dute jada txuri-urdinek, baina lehen postuan sendotzea da buruan duten helburu berria. Bidea zoragarria izaten ari da, eta, horregatik, sintonia berean jarraitzea ezinbestekoa da etengabeko hazkundeari eusteko.


FC Salzburgek gauzak zail jarri nahiko dizkigu. Austriarrak minduta heldu dira Red Bull Arenan erakutsi genuen nagusitasunagatik, eta garaipena lortu behar dute hirugarren posturako borrokan euren menpe jarraitzeko. Ez da intentsitatea jaisteko unea, borrokan bat eginda jarraitu behar dugu, lidertzari eusteak merezi du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!