Bidaia

Alemanian konzentratuta

Vídeo

Reala Alemaniara iritsi da. Lehen taldeak aurredenboraldiko azken bi lagunartekoak jokatuko ditu asteburu honetan. Txuri-urdinek bihar Stuttgarten aurka (17:00) eta igandean Friburgoren aurka (15:30) jokatuko dute denboraldia hasi aurretik. Taldea Gasteizeik atera da eta 18:00etan iritsi da Stutgartera.

Zerrenda ondorengoa da: Rulli, Zaldua, Llorente R., Illarra, Zubeldia, H. Moreno, Juanmi, Agirretxe, Oyarzabal, Merino, Willian J. Zubiaurre, R. Pardo, Aritz, Zurutuza, Gorosabel, Rodrigues, Raúl Navas, Bautista, De la Bella, Moyá, Merquelanz, Sangalli, Capilla, Guevara, Le Normand, Theo.

Neurketak Realaren sare sozialetan jarraitu ahal izango dira. Bestalde, biharko partida ESPN, TDN eta Arena Sport kateetan ikus daiteke (jatorriko herrialdetan). Friburgoko neurketa Alemaniako Sport 1 katean ikus daiteke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!