Arratsaldean iritsi da Donostira eta, ohiko azterketa medikua gainditu eta gero, bere kontratu berria sinatu du Anoetako bulegoetan. Aurrelariaren lehen hitzak honakoak izan dira: “Gogo handiz nator lehen bai lehen entrenatzaile eta taldekideak ezagutzeko”. Anbizioarekin dator Realera. “LaLigan ondo aritu naiz. Orain aukera Berri bat dut eta hastekoirrikitan nago”, esan du Sandrok. Klub txuri-urdinarekin denboraldi polita egitea espero du. “Jokalari eta entrenatzaile onak daude. Ahalik eta postu onenean amaitzen saiatuko gara. Talde sendo eta konpromiso handikora nator. Dudan guztia emango dut Realaren alde”, amaitu du aurrelariak.