"Sportstech Innovation Talks"

Teknologia kirolean

RS-Konekta Real Sociedad, Valencia CF Innovation Hub, Celta Lab 1923 eta HUB23 berrikuntza hub-ak elkarlanean ari dira, eta online hitzaldiak antolatzen dituzte, kirolaren eta, bereziki, futbolaren munduan gertatzen diren egungo eta etorkizuneko teknologiak eztabaidatzeko eta aztertzeko.

Sportstech-a (kirola eta teknologia) gero eta nabarmenagoa da gure egunerokoan, eta kirol profesionala da, zalantzarik gabe, haren erakusgarri nagusia. Mundu osoko top-klubek berrikuntza amorratuenaren atzean dabiltza, zelaian eta kanpoan lehiakorragoak izateko; izan ere, bertan etengabe egokitu behar dute negozio-eredu berrietara, eta orain are gehiago pandemiarekin.

Hori dela eta, Ligako hiru klub, Real Sociedad, Valenc CF eta RC Celta, HUB23rekin batera, online hitzaldiak sustatzeko batu dira, kirol profesionalean ezartzen ari diren berrikuntzak eta etortzear daudenak partekatzeko eta aztertzeko. Talk bakoitzak gai zehatz bat izango du ardatz, eta horietako batzuk honako hauek izango dira: futbolaren industriako negozio-eredu berriak, estadioen eta kirol-hirien etorkizuna, zaleak hurbiltzeko modua edo futbol-klub batetik eSport-etara hurbiltzeko modua.

Lehenengo ekitaldia datorren martxoan izango da, eta klubetako hiru hub-ak aurkeztuko dira nagusiki: RS-Konekta Real Sociedad, Valencia CF Innovation hub eta Celtalab1923, gehi HUB23. Talken formatua online izango da, Twitch edo Clubhouse bezalako plataforma baten edo biren bidez, eta pandemiak aukera ematen badu, formatu hibridoan ere egin daiteke, HUB23k Bartzelonan duen egoitzara bertaratuta.

Egutegia:

Sports Clubs Innovation: hiru huben aurkezpena & hub23. (Martxoak 23)
New revenue streams: negozio-eredu berriak futbolaren industrian. (Apirila)
Smart Stadium & training center. Estadioen eta kirol-hirien etorkizuna. (Maiatza)
Fan engagement. Nola liluratu zalea. (Ekaina)
ESports & Sports teams. Esportetara gerturatzea futbol talde batetik. (Uztaila)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!