Reala Zuzenean larunbatean itzuliko da. Lehenik soinu-bandak eskaini zizkiguten, gero rocka eta orain trikitixaren txanda da, euskal musikaren instrumentu ikonikoenetako bat. Eta Esne Beltzako Xabi Solano Maiza baino inor hoberik ez, soinu tradizionalak ukitu garaikideekin uztartzeko.
Xabier Solano Maiza hernaniar abeslari, musikari eta musikagileak ibilbide luzea du, eta trikitiari ‘su emango’ dio Real Madriden aurkako partidaren atarian (larunbata, 21:00etan). Aurreko saioetan bezala, Xabik erritmoa jarriko du Reale Arenan partidaren atarian eta atsedenaldian errepikatuko du.
Aldez aurretik etorri
Ostiralean informazio gehiago eta saioaren orduak zehaztuko dira. Zelaira aldez aurretik etortzea gomendatzen diegu gure bazkide guztiei, Xabiren emanaldi osoaz gozatzeko aukera izan dezaten.