REAL SOCIEDAD 3-0 ATHLETIC CLUB

Txapeldunak!

Vídeo

Realaren historiako bigarren Euskal Herria Kopa gaurkoa. Talde txuri-urdinak hiru eta huts irabazi dio Athletic Cluberi gure aurredenboraldiko partida erakargarrienean.

Gonzalo Arconadaren jokalariak hobeak izan dira lehenengo zatian. Lehenengo minutuetan bizkaitarrek gol aukera izan dute Luciaren erremate batean. Talde txuri-urdinak kanpora joan den Leire Bañosen jaurtiketa batekin erantzun du. Lehenengo gola ordu erdira iritsi da Itxasok hasi duen jokaldi gelditu batean, Maddiren errematearekin. Jokaldi berdin batean iritsi da bigarrena, Itxasok hasi du berriz jokaldia eta honakoan, Nahikarik buruz sartu du.

Kanpoko taldeak bigarren zatia gogor hasi du gola bilatuz, lehian sartu nahian, baina Gipuzkoarrak tinko eutsi diote markagailuari. Leire Bañosek area kanpotik sartu du hirugarren gola. Partida ederra egin dute gure neskek, hasieratik bukaerara kontrola izanda. Bai erasoan bai defentsan oso ondo ibili dira txuri-urdinak, Adriana Nanclaresen erakustaldia barne.

Oso sentsazio onak udako azkenaurreko proban. Hurrengo astean Rayo Vallekanoren aurka amaituko degu aurredenboraldia. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucía, N. Mendoza (Etxezarreta, min. 41), Maddi (Tejada, min 82), Iraia, L. Baños (S. Olaizola , min 82), Itxaso, N. Eizagirre (Palacios, min. 60), M. Cardona (Manu, min 82), Bárbara (C. Bautista, min 82), Nahikari.

Athletic Club: Ainhoa, Moraza, Valdezate, V. Gimbert, Eunate, M. Unzué, Maite, Nekane, L. García, Erika Vázquez, Leia. Bigarren zatian atera dira: Sierra, Ibáñez, Azkona.

Golak: 1-0: Maddi, min. 31; 2-0: Nahikari, min. 38; 3-0: L. Baños, min. 55

Epailea: Lidia Barragán.Etxeko Maddi eta a M. Cardona eta kanpoko Nekane eta Valdezateri txartel horia erakutsi die. V. Gimbert kanporatua izan da txartel hori bikoitza ikusteagatik (min. 75).


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!