Reala LaLiga Summer Tourreko lau taldeetako bat izango da. Udako bira antolatzen duen plataformak abuztuaren hasieran Ipar Amerikan bi lagunarteko partida jokatzera eramango ditu txuri-urdinak.
Gipuzkoarrek Atletico de Madriden aurka neurtuko dituzte indarrak Monterreyko BBVA Estadioan, Mexikon. Norgehiagoka abuztuaren 2an, asteazkenean, jokatuko da. Bigarren norgehiagoka Betisen aurka jokatuko dute donostiarrek San Frantziskoko Oracle Parken abuztuaren 5ean.
Birak gure ligako puntako lau talde izango ditu. Txuri-urdinez gain, Atleticok, Betisek eta Sevillak osatzen dute.
Summer Tour Ligarako sarrerak apirilaren 27an jarriko dira salgai. Zaleek informazio gehiago eskuratu eta sarrerak lehentasunez erosteko aukera izango dute esteka honetan: https://www.releventsportsgroup.com/laliga
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin