SARRERAK, BIHARTIK AURRERA

Umorea Korner Festibala inauguratzeko: monologolak

Kornerrek, Real Sociedad Fundazioak antolatuta, Donostia Kulturaren laguntzarekin, kultura eta futbola elkartuko ditu berriro seigarren edizioan, ekainaren 10etik 17ra bitartean, hiriko hainbat espaziotan. 

Hitzordu berezi honek hainbat arte eta kultura diziplinaren eta futbolaren arteko harremanak esploratzea proposatzen du, eta solasaldiak, proposamen eszenikoak, proiekzioak eta erakusketak izaten ditu, baita jarduera ludikoak ere. 

Jaialdiak 2018an ekin zion bideari, eta aurten seigarren edizioa ospatuko du, eta bere programan kulturak futbolarekin dituen lotura gero eta ohikoagoak eta askotarikoak erakusten ditu, gaur egun kirolaren eremu hutsetik harantzago doan fenomeno soziala izanik. 

Monologolak, ekainaren 10ean

Erosi hemen zure sarrerak

Kornerrek, halaber, sorkuntza sustatzea du bere helburuen artean. Aurten, ekainaren 10ean, larunbata, hasiko da jaialdia, Antzoki Zaharrean, Oscar Terol aktoreak horretarako berariaz sortutako bakarrizketa ikuskizun batekin: Apercibidos. Komiko ezagunaz gain, Maribel Salas eta Sergio Arrospide aktoreek eta El Pirata musikariak ere parte hartuko dute. 

Apercibidos jaialdiko 'Monologolak' sail ezagunaren barruan kokatzen da, non futbolaren eta inguruko guztiaren alderdi desberdinak umorez lantzen baitira. Terolen hitzetan, ikuskizuna osatzen duten hiru bakarrizketek “ gipuzkoarra eta Realaren zale-sufritzailea izateak esan nahi duenaz” hitz egiten dute. 

Sarrerak, gaurtik aurrera

Sarrerek 18 euro balio dute, eta Donostia Kulturako leihatiletan eros daitezke, baita horren webgunean (www.donostiakultura.eus) eta Kornerren webgunean ere (www.korner.eus), gaurtik aurrera. Berriro ere kulturaren eta futbolaren izen handiak ekarriko dituen seigarren edizioaren programa osoa ekainaren 6an jakinaraziko da.

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!