REAL SOCIEDAD 0-4 MANCHESTER UNITED

United nagusi bat

Europa horrelakoa da. Are gehiago kontinenteko handienetako bati aurre egiten badiozu. Reala galtzaile atera da Turingo Allianz Stadiumeko partidatik, huts eta lauko emaitzarekin, eta kanporaketa ezinezkoa geratu da. Manchester United nagusi izan da eta bere erasoko sendotasunak erabaki du norgehiagoka.

Neurketa erritmo handiarekin hasi da. Bi minututan hiru gol aukera garbi izan dira. Januzajen jaurtiketa arriskutsu bat kanpora joan da gutxigatik, Rashforden erremate bat Remirok atera du eta Isaken lasterketa Hendersonek desbideratu du. Remiro protagonista izan da berriz ere, txuri-urdinak Rashforden beste erremate batean salbatuta. Deabru gorriek ordu erdia baino lehen aurrea hartzea lortu dute. Baloi luzea eta Brunok huts eta batekoa jartzeko aprobetxatu duena.

Realak ondo hasi du bigarren zatia eta arrisku handiz hurbildu da Hendersonengana. Oyarzabalen erdiraketa batek Maguirek atera du, Isak errematatzera zihoala. Pena, handik gutxira, eraso azkar batean, ingelesek errenta handitu baitute Brunoren bigarren golarekin. Partida aldapa gora jarri da. Ezinezkoa hirugarrenarekin, zortzi minutu geroago, Rashforden golarekin. Amaierara iritsi baino lehen, kontraeraso batean, Jamesek huts eta laukoa egin du.

Realak kolpe gogorra jaso du. Kanporaketa ezinezkoa geratu da. Datorren ostegunean Old Traffordera joango dira, aurpegia emateko eta lehiatzeko, baina errealistak izan behar dugu, zerbait miraritsua beharko dugu. Dena den, buruz gora eta aurrera jarraitu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.73), Le Normand, Zubeldia, Monreal, Illarra (kap)(Guevara, min.73), Merino, Silva, Oyarzabal (Bautista, min.86), Januzaj (Portu, min.80) eta Isak (Barrenetxea, min.80).

Manchester United: Henderson, Wan-Bissaka, Bailly, Maguire, Telles, McTominay (Matic, min.60), Fred, Greenwood (Amad, min.83), Bruno Fernandes (Mata, min.83), James eta Rashford (Martial, min.68).

Golak: 0-1: Bruno Fernandes, min.27. 0-2: Bruno Fernandes, min.57. 0-3: Rashford, min.65. 0-4: James, min.90.

Epailea: Scharer (Suitza). Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normandi eta kanpoko Wan-Bissakari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!