Real Sociedad 1-2 Getafe CF

Ur hotza

Vídeo

Realak ezin izan du garaipena lortu Getaferen aurka eta madrildarrek hiru puntuak lortu dituzte 1-2 irabaziz. Willian Josek lehen gola lortu du etxekoentzat, baina Djenek eta Angelek neurketa irauli dute.

Reala ondo aritu da lehen zatian. Euriaren ondorioz zelaia baloia oso azkar aritu da zelaian. Txuri-urdinak ondo aritu dira, lehiakor eta intentsitareakin. Oyarzabalek bi aukera izan ditu lehen gola lortzeko, baina ez du asmatu Guaitaren aurrean. Markagailua Willian Josek ireki du. Zubeldiaren erdiraketa eskuin aldetik eta brasildarraren burukada bikaina gola egiteko. Aldiz, hurrengo minutuan Angelek gertu izan du berdinketa. Jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da gutxigatik. Lehen zatiko jokaldian, korner bat errematatuz, Djenek berdinketa egin du. Reala nagusi izan da, baina markagailua berdinketa ezarri da.

Bigarren zatia ez da ondo hasi. Angelek kanpokoen bigarrena egin du. Kolpe handia izan da Realarentzat. Txuri-urdinek berdinketa bilatu dute, baina argitasuna falta izan da aukerak sortzeko.

Taldearen egora oso zaila da porrotaren ondorioz. Aukera bakarra borrokan jarraitzea da goruntz joateko denboraldi amaiera arte. Egoera zaila izan arren, jarraitu egin behar da, harrotasunez. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Odriozola, Raúl Navas, H. Moreno, De la Bella, Zubeldia, Illarra (kap.), Zurutuza (Juanmi, min.74), Canales (Januzaj, min. 67) Oyarzabal (Agirretxe, min.84) eta Willian Jose.

Getafe CF: Guaita, Damian Suarez, Djene, Cabrera, Antunes, Arambarri, Faycal, Portillo (S. Mora, min.93), Amath, angel (Gaku, min.79) eta Jorge Molina (kap) (Hugo Duro, min.90).

Golak: 1-0: Willian Jose, min.23. 1-1: Djene, min.45+1. 1-2: Angel, min.51.

Epailea: Estrada Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Odriozola, Zubeldia eta Oyarzabaleri eta kanpoko Jorge Molina, Antunes, Arambarri, Faycal, angel, Cabrera eta Damian Suarezeri.

Asistentzia: 17.509 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!