Urtezaharra Reale Arenan

Zale txuri-urdinek futbolerako gogo handia dute. Mundialarengatik egon den geldialdiak taldea ikusteko gogoak areagotu ditu. Horren adibide argia, larunbatean jokatuko dugun CA Osasunaren aurkako partidarako salgai jarritako sarrera guztiak agortu direla.

Beraz, gorritxoen aurkako partidarako sarrera lortzeko aukera klubari edo senide edo lagun bati karneta lagatzearen mende dago. Ezin zara etorri eta txartela utzi nahi duzu? Klikatu hemen eta jarraitu jarraibideak.

Bestalde, erabilgarri dago senide edo lagun bati lagatzeko aukera, kasu honetan Realzale App-aren bidez. Funtzionalitate hau aktibatu zenetik, erantzuna positiboa izan da, eta bazkide askok jada, digitalki lagatzeko ohitura dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!