PERU RODRÍGUEZ

Cultural Leonesarekin eskualdatzeko akordioa

Realak eta Cultural Leonesak akordioa lortu dute Peru Rodriguezek Leongo taldean joka dezan.

Realak eskerrak eman nahi dizkio Peruri Klubean egon den urteetan erakutsitako konpromisoagatik, arduragatik eta profesionaltasunagatik, eta, aldi berean, bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.

Peru Rodriguez Infantila zela iritsi zen Zubietara, eta bertan hasi zen jokalari gisa txuri-urdinen harrobian. Joan den denboraldian Sanseko kapitaina izan zen eta Bigarren Mailan ere Ikurriña eraman du besoan. Eskerrik asko, Peru. Zorte on!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!