Realak puntu baliotsua lortu du Costa Adeje Teneriferen aurka Heliodoro Rodriguez Lopez futbol zelaian (1-1) eguerdi honetan. Donostiarrek Apariren bitartez erantzun diote Iratxeren gol goiztiarrari, berdinketa ona lortzeko eta Championseko postuetarako lehian gaurko aurkariarekiko abantaila mantentzeko.
Lehen zatia oso parekatua eta lehiatua egon da. Bi aukera garbi baino ez ditugu ikusi, talde bakoitzarentzat bana, baina biak golean amaitu dira. Ordu laurdena bete eta gutxira, tenerifetarrak markagailuan aurreratu dira Iratxeren ezkerkada gurutzatu batekin, area barruan buelta erdia eman ondoren. Hamar minutu geroago, eta Paula Fernandezen asistentziaren ondoren, Aparik gauza bera egin du txuri-urdinentzat, area aurrealdetik gurutzatutako eskuinkada eder batekin. Nabarmentzeko jokaldi gutxi lehen zati oso orekatu batean.
Berdintasunak aurrera jarraitu du aldageletatik igaro ondoren. Borroka asko, lehiak, bigarren jokaldiak... baina arrisku gutxi. Gipuzkoarrek testuinguru honetara egokitzen jakin dute, eta ez dute etxekoen hurbilketa urrien aurrean sufritu. Erasoan ere ez dute arriskurik sortu, nahiz eta askotan saiatu. Azkenean, markagailua ez da berriro mugitu.
Puntu bikainia denboraldiko irteera zailenetako batean, denak berdin jarraitzeko balio duena, hirugarren postuan eta laugarren postuarekiko abantaila berarekin, baina jardunaldi bat gutxiagorekin aurretik. Orain, hitzordu bikoitza FC Badalona Women taldearen aurka Zubietan: ostegunean, Kopan, eta, igandean, ligan. Horren bila. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Costa Adeje Tenerife: Noelia Ramos, Aleksandra, Elba, Fatou D., Patri Gavira (kap.), Clau Blanco, Moreno (Koko Ange, min. 86), N. Ramos, Paola H. D. (S. Castelló, min. 58), Iratxe (Gramaglia, min. 58) eta S. Ouzraoui (V. Quiles, min. 81).
Real Sociedad: A. Estensoro, Lucía (Emma, min. 80), Apari, Florentino, Moraza (kap.), Aiara (Cecilia, min. 92), P. Fernández, Cahynová, Intza (N. Eizagirre, min. 80), Lavogez (Andreia, min. 62) eta Mirari.
Golak: 1-0: Iratxe, min. 17; 1-1: Apari, min. 29.
Epailea: Lorena del Mar Trujillano. Txartel horia erakutsi die etxeko Koko Angeri eta kanpoko Andreiari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin