CRYSTAL PALACE 0-3 REAL SOCIEDAD

Era bikainean

Realak Premier League International Cup txapelketako finalerdietarako txartela lortu du Crystal Palace taldeari era bikainean irabazi ondoren (0-3).

Donostiarrak nagusi izan dira lehen zatian eta aurkariak baino aukera gehiago izan dituzte. Lehenengoa kontraeraso batean iritsi da, Samuyiwak eskuinkada indartsu batekin bukatu duena, baina atezainak bere jaurtiketa urrundu du azken momentuan. Handik gutxira, Gorka Gorosabelek ere berea izan du, baina errematea gutxigatik kanpora joan zaio. Ingelesen abagune bakanetako bat Caseyren buruz burukoan iritsi da, baina langak gola eragotzi du. Gipuzkoarrek estutzen jarraitu dute, eta, Agotek area kanpotik egindako lehen saiakera baten ondoren, bigarrenean iritsi da gola, luzapenean egindako ezkerkada ikusgarri bati esker. Gol ederra.

Golarekin konformatu beharrean, gure taldeak nagusi izaten jarraitu du aldageletatik igaro ostean. Samuyiwak aukera ona izan du, baina ezkerkada langa gainetik joan zaio. Gorka Gorosabelek ere aukera bikoitza izan du, baina atezainaren eta atzelari baten artean gola eragotzi dute. Lehen zatian bezala, Caseyk izan du abagune onena ingelesentzat, baina ez du asmatu buruz burukoan. Eta 1-1etik 0-2ra pasa gara: Gorosabelen burukada eta Nebredak, atezaina driblatu ostean, ez du barkatu garaipena bideratzeko. Azken txanpan, Garitaonaindiak Xubanek eskuinetik egindako erdiraketa baliatu du erremate bikaina egin eta partida erabakita uzteko.

Garaipen handia txuri-urdinentzat Premier League International Cup txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Aurkaria ezagutzeko zozketa hurrengo asteetan egingo da.

Fitxa teknikoa:

Crystal Palace: Lee, Drakes-Thomas, Rooney, Farquhar (kap.) (Jemide, min. 46), Walker-Smith, Fasida, Reid, Gibbard (Umolu, min. 65), Williams (Whyte, min. 72), Casey eta Marsh (Dashi, min. 85).

Real Sociedad: Folgado, Garro, Ayo, Larrañaga, Agote (Elkano, min. 60), Oleaga, Eceizabarrena (Saénz, min. 85), Samuyiwa, G. Gorosabel (Telletxea, min. 85), Nebreda (X. Fernández, min. 76) eta Mariezkurrena (kap.) (Garitaonaindia, min. 60).

Golak: 0-1: Agote, min. 45+1; 0-2: Nebreda, min. 64; 0-3: Garitaonaindia, min. 77.

Epailea: Grace Lowe. Txartel horia erakutsi die exeko Drakes-Thomas, Gibbard eta Whyte-ri eta kanpoko Mariezkurrena, G. Gorosabel, Ayo eta Saenzi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!