Arratsaldeko zazpiak dira. Camden Town Londreseko metro geltokiaren sarreran gaude. Bertan zortzi lagun bildu dira, denak gipuzkoarrak. Bufanda eta kamiseta txuri-urdina daramate jantzita. Futbol giroa nagusi da. Gaur gauean Realak jokatuko du. Lagun taldearekin The Sheephaven Bay pub-eraino goaz. Bidetik lagun gehiago gehitu dira. Pub barruan, hogei bat zale daude, gogotsu Betisen kontrako partida ikusteko. London Calling lagun-tadea da, ingeles lurraldean Realak duen lehenengo lagun-talde ofiziala. Orain dela egun batzuetatik, klub txuri-urdinaren Lagun-Talde Federazioaren parte dira eta igandean estreinaldi bikaina izango dute. Zale gehienek Londresetik Donostiara bidaiatuko dute derbia ikustera. Welcome, London Calling!
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!