Belar hockeyko gure taldeak bi eta huts galdu du Junior FC taldearen aurka gaur eguerdian. Nahiz eta Jone Alba bezalako jokalari garrantzitsuenetako batek ezin izan duen jokatu lesio batengatik, txuri-urdinek partida serioa egin dute, baina ezin izan dute txapelketako aurkari zailenetako baten aurka irabazi. Golik gabeko lehen laurden parekatu baten ondoren, bigarrenaren erdialdean kataluniarrek abantaila hartu dute markagailuan Laura Boschen golari esker, kanpokoen atzealdeko akats bat baliatu baitu lehenengoa egiteko atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatian, donostiarrak erritmo altuagoarekin zelairatu dira berdinketaren golaren bila eta iritsiera arriksutsu batzuk izan dituzte. Hala ere, hirugarren laurdenaren amaieran, Marta Alcarazek txuri-urdinen beste akats bat aprobetxatu du bigarrena egiteko. Gola kolpe handia izan da gipuzkoarrentzat, azken laurdenean ez baitira gai izan aurkariaren areara hurbiltzeko eta, zoritxarrez, markagailua ez da gehiago mugitu.
Porrota Realarentzat xehetasun txikiengatik erabaki den norgehiagoka batean. Txuri-urdinek, hala ere, zazpigarren postuan jarraitzen dute. Datorren astean garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira RS Tenis taldearen aurka, beste behin, etxetik kanpo.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin