Belar hockeyko gure taldeak bana berdindu du gaur eguerdian Club Egararen aurka. Kataluniarrak beste martxa batekin atera dira partidara eta markagailuan aurrea hartzeko hainbat aukera izan dituzte, baina txuri-urdinek berdinketari eustea lortu dute lehen zatian.
Gipuzkoarrak hobeto atera dira bigarren zatian eta hasi eta berehala iritsi da Veronika Decsyovaren gola. Partida erabakita uzteko zorian egon dira azken txanpan, baina gol bat baliogabetu diete amaierarako zazpi minuturen faltan. Eta, hiru bakarrik geratzen zirenean, berdinketa lortu dute etxekoek Berta Bonastreren golaren ostean.
Denboraldiko bosgarren berdinketa. Oraingoz ez da nahikoa zortzigarren postura hurbiltzeko, Erreginaren Kopako azken fasea jokatzeko horien artean bukatu behar baita. Hiru partida falta dira lehen itzulia amaitzeko, eta hurrengoa Bera Beran izango da, Club de Campo liderraren aurka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin