Realak hiru eta bi galdu du gaur arratsaldean Buñolen Levante UDren aurka bi aldiz markagailuan aurreratu den neurketa batean.
Txuri-urdinen presio altuak zaildu egin du etxekoen jokoa lehen zatian zelairatzea. Baloia berreskuratu duten jokaldi horietako batean iritsi da lehen gola. Maitaneren pasea, Nerearen errematea atezainak urrundu eta aldaratzea Nahikarik aprobetxatu du. Etxekoek berehala erreakzionatu dute eta Estherren areaz kanpoko jaurtiketa paregabearekin berdinketa lortu dute. Berreskuratze berri batean iritsi da bigarren gol txuri-urdina, Nahikarik gurutzatutako ezkerkada bati esker. Eta, handik bi minutura, etxekoen erantzuna, oraingoan zortearekin aliatuak. Zornozak area aurrealdetik errematatu du eta baloia Franssik desbideratu du. Pena bat. Adrianak, atsedenaldia iritsi baino lehen, Rocioren gola saihestu du korner batean.
Lehen zatiko erritmo frenetikoa gutxituz joan da aldageletatik igaro ostean. Txuri-urdinek, hori bai, min egiten jarraitu dute balioa berreskuratzen zuten bakoitzean. Nahikari, area barrutik egindako ezkerkada batekin, 'hat tricka' sinatzear egon da, baina Mariak saihestu egin du. Etxekoak ez ziren arriskua sortzen ari bigarren zatian baina, jokaldi bakan batean, Redondok hirugarrena lortu du bigarren zutoinean egindako erremate batekin. Gipuzkoarrek azken txanpan arriskatu behar izan dute Buñolera egindako bisitatik zerbait positiboa ateratzeko, baina ez dute asmatu.
Porrot gogorra aurkari zuzen baten aurka, amaierara arte aurpegia eman arren. Lehen postuak urruntzen dira, baina oraindik asko geratzen da. Orain, geldialdia selekzioen neurketengatik indarberritzeko. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Levante UD: Maria, Rocio, Toletti, Banini (M. Mendez, min. 76), Redondo, Zornoza, Alharilla, Eva Navarro (Andonova, min. 76), Esther, Paula Tomas (Jucinara, min. 54) eta Cometti.
Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia (Itxaso, min. 82), Etxezarreta, Tejada, Nuria R., Maitane, Palacios (Amaiur, min. 82), Barbara (L. Baños, min. 63), N. Eizagirre (Cecilia, min. 71), Franssi eta Nahikari.
Golak: 0-1: Nahikari, min. 13; 1-1: Esther, min. 22; 1-2: Nahikari, min. 24; 2-2: Zornoza, min. 29; 3-2: Redondo, min. 66
Epailea: Díaz Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Redondo eta M. Mendezi eta kanpoko N. Eizagirreri
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin