SANSE 1 - 3 SD LEIOA

Zehaztasunik gabe

Vídeo

Sansek ezin izan du azken asteetan zeraman dinamika onari jarraipena eman eta porrota jasan du Leioaren aurka. Bizkaitarrek zehaztasun handia izan dute ate aurrean. Etxekoak ondo hasi dute neurketa, baina ezin izan dute arerioaren defentsa gainditu. Kanpokoek bi jokaldi bakartietan abaintaila lortu dute eta bigarren zatian garaipena berretsi dute Sanse hobeto zebilenean.

Lehen minutuetan neurketa oso orekatua izan da. Etxekoak jokaldi konbinatuekin saiatu dira aurkariaren atera heltzen arriskua sortzeko. Gorostidik urruneko jaurtiketekin ausartu da. Ordez, bi jaurtiketak gora joan dira. Aurkariak bere zelaian itxaron du eta baloi luzeekin hurbildu da. Oso gutxirekin sari handia lortu du. Aldalurek korner bat errematatuz ordu erdian eta Oscarek area barruan atsedenaldira iritsi aurretik partida aldapan gora jarri dute. Hala ere, txuri-urdinen erantzuna berehala iritsi da. Jauregik diferentzia murrizteko aukera izan du. Area barruan ondo kontrolatu du baloia, baina jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da.

Sanse partida estutzen saiatu da bigarren zatiaren hasieratik, baina taldeari zehaztasuna eta freskura falta izan zaio Leioaren atera arriskuarekin iristeko. Arerioa sendo aritu da defentsan, espaziorik utzi gabe. Merquelanzek gertu izan du gola. Aldiz, erdiraketa langara joan da. Gipuzkoarrak neurketan sartzeko aukera ezinhobea izan da. Hala ere, minutu batzuk beranduago aurkariak hirugarrena egin du Caporen bidez. Etxekoak, aurkako emaitza izan arren, saiatzen jarraitu dira eta Merquelanzek berriro ere gola sartzeko aukera izan du antzeko jokaldi batean. Langak saihestu du. Azken minutuetan Guridik lortu du gola aldaratze batean.

Txuri-urdinek ezin izan dute batu bigarren sailkatuaren aurka eta 32 punturekin jarraitzen dute. Hurrengo jaurdunaldian Fuenlabradari egingo diote bisita.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Sisniega, Ibarbia (Olaizola, min.78), Le Normand, Ugarte, Rodrigues, Zubeldia, Gorostidi (Sangalli, min.59), Muguruza (Calvillo, min.59), Guridi, Merquelanz, Jauregi.

Leioa: Iturrioz, Aldalur, Arregi, Córdoba, Simon, Undabarrena, Capo, Polanco, Jorge (Kike, min.67), Sergi (Sota, min.57), Óscar (Duro, min.75).

Golak: 0-1: Aldalur, min.30; 0-2: Óscar, min.42; 0-3: Capo, min.81; 1-3: Guridi, min.89.

Epailea: Alvarez Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Ugarteri eta Undabarrena, Simon eta Polancori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!