Gaur, Finetworkek karpa bat jarriko du Reale Arenako inguruetan, eta nahi duten zaleek Realeko zein Real Betiseko jokalariekin argazkiak atera ahal izango dituzte. Estadioaren Iparraldeko Hondoaren ondoan egongo den photocall interaktibo horri esker, realzaleek posta elektroniko bidez jaso ahal izango dituzte argazkiak, argazkia egin eta berehala. Animatu eta hurbildu #DerFi hasi aurretik!
Finetwork Realaren babesle nagusia da denboraldi honetan, eta 2022-2023 eta 2023-2024 kanpainetan Realari lotuta jarraituko du beste lankidetza modalitate batzuetan eta beste euskarri batzuetan.