Gaur goizean Oñatiko San Martin Erresidentzia eta Zumarragako Matia Fundazioko 40 bat pertsona bere zaintzaileekin batera Zubietara gerturatu dira goiz desberdin batez gozatzeko Real Sociedad Fundazioari esker. Bixio Gorriz eta Mitxel Loinaz gure beteranoak egon dira beraiekin.
Taldearen entrenamendua ikusi dute eta, ondoren, jokalariekin argazki polit bat ateratzeko aukera izan dute.
Ekintza hauek Oroitzapen Proiektuaren barruan kokatzen dira Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioa eta Espainiar Futbolarien Asoziazioa eta Aita Menni Zentroak bultzatuta, Real Sociedad Fundazioa eta gure Beteranoen Asoziazioaren elkarlanarekin. Futbola terapia bezala, helburua pertsona hauen animoa hobetzea da modu horretan beraien eta bere zaintzaileen bizi kalitatea haz dadin.