Balentria errepikatzea tokatzen da. Bai, errepikatu, dagoeneko egin genuelako. 50-51 eta 87-88 denboraldietan Real Madrilekin topo egin genuen Errege Kopako finalerdietan. Kanporaketak partida bikoitzera jokatu ziren orduan. Joanekoan, Atotxan, 1-0 irabazi genuen bi partidetan, Artigasen eta Jose Mari Bakeroren golekin. Bernabeura joan behar zen emaitza hori defendatzera, eta handitu ere egin genuen, Chamartinen bi garaipen historikorekin (0-2 eta 0-4). Lehenengoan Bariganak eta Caeirok sartu zuten gola. Bigarren Gorriz, Bakerok bitan eta Txiki Begiristainek itxi zuten finalerako txartela, realzale guztien oroimenean geratu den partida batean. Ostegunean beste aukera bat dugu historia egiten jarraitzeko.