Gure bigarren filialak 2-1 galdu du Tarazonaren aurka, oso partida lehiatuan.
Buruz buruko lehen aukera talde txuri-urdinak izan du. Orobengoak azken unera arte borrokatu du baloia eta lapurreta baten ondoren, aterantz jaurti du baloia, baina atezainak ondo gelditu du baloia. Baina donostiarrek erasoan jarraitu dute eta Orobengoak errematatutako korner bati esker, baloiak Arzaken bularrean amaitu du eta honek bultzatu egin du txuri-urdinak aurretik jartzeko. Turiasonako taldeak erantzun ona eman dio aurkako golari eta entseguzko jokaldi on bati esker, Moustapha bigarren lerrotik bakarrik agertu ahal izan da partida berdintzeko eta atsedenaldira 1-1ekoarekin joateko. Mikel Llorenteren taldea nagusi izan da bigarren zatian eta aukera onak sortu ditu aurkariaren arean. Baina hainbat barkatu ondoren, etxekoek eskuin hegaletik paseak konbinatu dituzte, baloia Jouri iritsi zaio eta honek nahierara errematatu du penalti puntutik bere taldea markagailuan aurreratzeko. Donostiarrak azkar suspertu dira eta Lizasok berdinketa izan du bere oinetan, baina baloiak ez du sare barruan bukatu. Fraga ere protagonista izan da partidaren azken minutuetan, eta hainbat geldiketa egin ditu txuri-urdinak bizirik mantentzeko. Amaierara arte saiatu diren arren, partida 2-1ekoarekin bukatu da.
Donostiarrek ez dute oraingoan punturik batzea lortu, baina jadanik, datorren astean pentsatu behar dute, Utebo izango baitute aurkari etxetik kanpo. Aupa Real!
Ftxa teknikoa:
Tarazona: Dorronsoro, Iribarren, Nestor (Areso, min. 58), Royo, Gnali, Jou, Moustapha, Sanz (Frau, min. 69), González (Chavarría, min. 58), Carrasco (Martínez, min. 88) eta Mendes.
Real Sociedad C: Fraga, Larrañaga, Beitia (cap.), Astigarraga, J. Merino, Agote (Almandoz, min. 54), Guibelalde (Arruti, min. 69), Lebarbier, Pontones (Almandoz, min. 55), Arzak (Glez. de Heredia, min. 78) eta Orobengoa (Canales, min. 78).
Golak: 0-1: Arzak, min. 15; 1-1: Moustapha, min. 31; 2-1: Jou, min. 78.
Epailea: Gonzalo Sánchez. Etxeko Sanz, Nestor, Jou, Royo eta Moustaphari eta kanpoko Orobengoa eta Larrañagari atera die txartela.