RAYO MAJADAHONDA 1-1 SANSE

Zorterik gabe

Vídeo

Sansek bana berdindu du arratsalde honetan Rayo Majadahondaren aurka Cerro del Espinon. Partida oso lehiatua izan da eta talde bakoitzak zati bat menderatu du; markagailua mugituko ez zela zirudienean, gure filialak gola egitea lortu du 96. minutuan, baina hurrengo jokaldian madrildarrek berdintzea lortu dute eta txuri-urdinak garaipenik gabe utzi dituzte.

Txuri-urdinak hobeak izan dira lehen zatian. Nagusitasun hori, gainera, gure filialaren etengabeko etorrerek islatu dute, baina arrisku handirik sortu gabe. Izan ere, madrildarren lehen aukera, eta ia bakarra, Cortesek izan du, langara bidali duen buruz burukoan. Gure filialak azeleragailua sakatu du atsedenaldia baino lehen eta aukerarik onena Marinek izan du, Dani Martinek kornerrera aldaratu duen areaz kanpoko eskuinkada batekin. Korner horretan erdilari txuri-urdina gol olinpikoa lortzen saiatu da eta bere erdiraketak zutoinean jo du. Ze gertu. Golik gabe atsedenaldian.

Bigarren zatia oso desberdina izan da eta etxekoak nagusi izan dira. Ayesa bikain izan da donostiarrak partidan mantentzeko, baina ezin izan dituzte madrildarren eraso arriskutsuak eldiarazi. Argiena, zalantzarik gabe, korner batean iritsi da, Joaoren burukada baten ostean; atezain txuri-urdinak baloia urruntzea lortu du gol-marra gainditu baino lehen. Miraria. Sergio Navarrok ere berea izan du buruz burukoan, protagonista berarekin gola saihestuz. Horrela, bata bestearen atzetik... Inork asmatu gabe eta 0-0ekoa aldaezina zirudienean, golak luzapenean iritsi dira: gure bigarren filialak aurrea hartzea lortu du Gorrotxategiren eskuinkada batekin, baloiak aurkari batean jo eta azkenean ate barrura sartuz. Garaipena eginda zegoela zirudien, baina hurrengo jokaldian etxekoek berdinketa lortu dute Samu Expositok area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Lastima.

Berdinketa honek ez du asetzen Sanseren anbizioa hiru puntuak oso gertu izan eta gero. Datorren asteburuan CE Sabadell taldea hartuko du Zubietan garaipen hori bilatzeko asmoz. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Rayo Majadahonda: Dani Martin, Diego Ceballos, Kike Hermoso, Joao (Guillem, min. 88), Jorge Casado (kap.), Ro, Tavares, Ivan Arnedo, Nakai (Hervías, min. 66), Sergio Navarro (Samu Expósito, min. 88) eta Cortes (Enri, min. 74).

Sanse: Ayesa, Ruperez, Martin (Beitia, min. 79), Cantero, Zoilo (kap.), Gorrotxategi, Marin, Ochieng (Camara, min. 64), Goti (Orobengoa, min. 74), Dadie (E. García, min. 64) eta Fiabema (Mariezkurrena, min. 64).

Golak: 0-1: Gorrotxategi, min. 96; 1-1: Samu Expesito, min. 97.

Epailea: Irurtzun Artola. Txartel horia erakutsi die etxeko Nakai eta Jorge Casadori eta kanpoko Ruperez, Martin, Camara eta Orobengoari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!