Atlètic Terrassa HC 5-4 Real Sociedad

Zorterik gabeko itzulera

Belar hockeyko gure taldeak 5-4 galdu du Atlètic Terrassa HCren aurka. Txuriurdinak, aurkariak baino hobeak izan arren, ez dute garaipena lortu, hiru hilabetez lehiatu gabe egon ondoren.

Lehiaketara itzultzea ez da espero zen bezalakoa izan. Txuri-urdinek markagailuan aurrea hartzea lortu dute Altunak lehen zatian egindako golari esker. Etxekoek markagailua berdintzea lortu dute bigarren zatian, Vizcainoren gol bati esker. Gutxi iraun die pozak kataluniarrei, Ruggierik aurretik jarri baititu donostiarrak bigarren laurdena bukatzeko minutu gutxi falta zirenean. Terrassaren taldeak, Cloteten golari esker berdintzea lortu dute eta 2-2 bukatu da denbora erdia.

Partida irekia izan da, eta bi taldeek ez dira defentsan ondo egon. Hirugarren aldian txuri-urdinak ez dute tantorik idaztea lortu, nahiz eta behin baino gehiagotan saiatu diren. Abantaila handitzeko aprobetxatu dutenak kataluniarrak izan dira. Clotetek, partida bikoitzeko, 4-2 jarri du bere taldea. Azken laurdenean, txuri urdinek aldea murriztu dute Ruggieriren golarekin. Baina minutura, Torrentek gola sartu du Atlètic Terrassa HCrentzat. Laurak 5-4koa jarri du azken txanpan.

Gure belar hockeyko taldeak gehiago merezi izan duen partida galdu du. Realzaleek esku hutsik alde egin dute Terrassatik, markagailuan bi aldiz aurretik joan diren arren. Datorren astean UD Taburiente liderra hartuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!