EMAKUMEZKOEN TALDEAK ZELAI BERRIA ESTREINATUKO DU LARUNBAT HONETAN

Zubieta, gero eta distiratsuago

Vídeo

“Zubieta bultzatzea da Realaren etorkizuna egonkortzeko biderik onena”. Premisa garrantzitsu horrekin, erakunde txuri-urdinak bere bihotza, Zubietako instalazioak, indartzen jarraitzen du, gure prestakuntza futbola eta emakumezkoen futbola azpiegiturarik abangoardistenekin babestuta egon daitezen.

Datorren larunbatean, egituran aurrera egiteko beste pauso baten lekuko izango gara. Realeko emakumezkoen taldeak etxean egingo du debuta (12:00), hain zuzen ere, Zubietako estadio berrian, garai batean z7 zelaia zelakoan. Oraindik ukitu batzuk falta zaizkion arren, zelai berria prest dago baloia ibiltzen hasteko.

Zubietako estadio berria aurrekoaren antzeko dimentsioak dituen jokalekua da, emakumezkoen lehen taldearen eta Sanseren lehiaketara bideratua. Harmaila zabal bat du, 4.000 ikusle hartzeko lekuarekin. Estadioa Zubietako goiko aldean dago, emakumezkoen futbolaren egoitza hartzen duen Izan eraikin estreinatu berriaren ondoan.

Eraikin abangoardista

Izan hiru solairuko eraikin abangoardista bat da, eta 4.500 m2-ko azalera du. Zubietako goiko aldean kokatuta, esparruaren etorkizuneko sarreran, estalki begetal bat dauka, eguzki plakekin osatua. Egungo egitura handitu da, zelai berriko izkinetako batean bolumena antolatuz, lehendik zegoen eremua “besarkatu” eta osatzeko.

Entrenamenduari aplikatutako teknologia aitzindaria dauka, esaterako, azken belaunaldiko lurpeko teknifikazio pista balioaniztuna, Kubik izenaz ezagunagoa. Emakumeen taldearentzako beste espazio eta erabilera batzuk ere landu dira, esaterako, jantokiak eta espazio gastronomiko bat. Egungo kanpoko aparkalekuaz gain, lurpeko aparkaleku bat dago, ehun plaza ingururekin.

Espazio esklusiboak

Emakumezkoen futbolaren eraikin berriak lehen taldearen instalazioak hartuko ditu.  Gune nagusiak elementu hauek osatzen dituzte: emakumezkoen lehen taldearen aldagela, taldearen egiturarako bulegoak, gimnasioa, mediku gela eta fisioterapia gela, bideo gela eta prentsa aretoa. Emakumezkoen egiturako beste hiru taldeentzat, kanpoko taldeentzat eta epaileentzat ere aldagelak egongo dira. 















Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!