Realeko lehen taldea Zubietara itzuliko da. Jokalari txuri-urdinek arratsaldean emango diote hasiera banakako entrenamenduen faseari 16:30etatik aurrera konfinamenduan zehar egindako lanarekin jarraitzeko. Taldea gehienez sei jokalariko lau multzotan banatuta egongo da, osasun-agintarien argibideei jarraituz eta LaLigaren protokoloan ezarritakoa errespetatuz, eta bi txandatan lan egingo dute Jose Luis Orbegozo eta Z2 zelaietan. Gizarte osoak ahalegin handia egin ondoren, denen artean COVID-19a garaitu eta aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu. Taldearen lan-plana honako hau da datozen egunetan:
Ostirala: 16:30, Zubieta (itxita).
Larunbata: 9:30, Zubieta (itxita).
Igandean: 9:30, Zubieta (itxita).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin