OSASUNAREN AURKAKO LAGUNARTEKOA

Zubietara sartzeko informazioa

Realak asteazkenean neurtuko ditu indarrak Zubietan, Osasunaren aurka, denboraldiaurreko hirugarren lagunartekoan. Talde nafarraren aurkako norgehiagoka Jose Luis Orbegozo zelaian jokatuko da 19:00etan eta Real Sociedad TVk zuzenean eskainiko du.

Realeko bazkideek bakarrik ikusi ahal izango dute partida eta instalazioen sarreran erakutsi beharko dute txartela. Partidara joaten diren zale guztiek Jose Luis Orbegozo zelaiko harmailetan eserita egon beharko dute eta ezin izango da partida zelaiaren inguruan zutik ikusi. Hori dela eta, harmailen gehienezko edukiera (2000 ikusle) bete ondoren, ezin izango da sartu.

Aparkalekua

Z7ko aparkalekua irekita egongo da jarratzaileentzat, hipodromoko aparkalekuan aparkatzeko aukera ere egongo da. Errepidea itxita egongo da Mercabugatiko gasolindegiko biribilgunetik hipodromorantz.








Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!