REAL SOCIEDAD 3-2 CD LEGANES

Zuengatik

Vídeo

Omenaldiaren hasiera onena izan da. Realak hiru eta bi irabazi dio CD Leganesi gaur arratsaldean, non Xabi Prietok eta Carlos Martinezek agur esan dioten Anoetari. Amaiera borobila gure bi jokalari hauentzat

Neurketak bi helburu zituen. Lehenengoa, irabaztea; bigarrena, Xabi eta Carlosengatik egitea. Helburua lortuta. Partida entretenigarria izan da. Reala ondo sartu da, aurkariaren area bilatuz hasieratik. Lehenengo aukera argia Juanmirentzat izan da. Bere burukada kanporuntz joan da gutxigatik. Gero, bi golak. Oyarzabalek, aldaratze bat aprobetxatu ondoren, eta Canalesek, taldeko jokaldi bikain bat burutu ondoren, sartu dituzte. Markagailu honekin iritsi da kanpokoen jokaldi arriskutsu bakarra, baina honekin gola sartzea lortu dute. Diego Ricok emaitza murriztu du. Abantaila honekin atsedenaldira iritsi gara.

Bigarren zatia lasaiagoa izan da lehenengo minutuetan. Leganesek aurrera pauso bat eman du berdinketa lortuz. Gola Guerrerok sartu du. Neurketak ez ditu aukera gehiagorik izan eta beheruntz joan da. Baina amaitzeko hamar minutu falta zirenean epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi du. Willian Josek ez du barkatu txuri-urdinei garaipena emateko.

Horrela amaitzen da denboraldia Anoeta. Egun berezia. Irailean bueltatuko gara eta etxe berri bat izango dugu. Ez dira ez Carlos ezta Xabi ere izango. Bueno, bai. Gurekin egongo dira horrelako jokalariak beti gure bihotzetan mantenduko direlako. Aupa Reala.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola (C. Martinez, min. 88), H. Moreno, Raul Navas, Rodrigues, R. Pardo (Zurutuza, min.6), Illarra (kap), Canales, Oyarzabal, Juanmi (X. Prieto, min. 83) y Willian J.

CD Leganes: Champagne, Bustinza M. (kap), M.M. Dos Santos, Muñoz, Rico, R. Perez J., Gumbau (Raul C., min.72), El Zhar (Darko, min.46), Omar R. (Beauvue, min. 82), Eraso y M. Guerrero.

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.18. 2-0: Canales, min.25. 2-1: Diego Rico, min.27. 2-2: M. Guerrero, min.53. 3-2: Willian J., min.78.

Epailea: Medie Jimenez. Txartel horia erakutsi die etxeko Illarrari eta kanpoko Bustinza M. eta Ricori.

Asistentzia: 19.981 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!