Dagoeneko 400 lagunek baino gehiagok Realeko elastikoa harrotasunez janzteaz gain, orain ere etekina ateratzen diote partidetan eramateagatik. RS Smart Tag proiektua abiatu berri da, eta dagoeneko lehen emaitza positiboak ikus daitezke, bai gure zaleentzat, bai Laligan aitzindari izan den ekimen honetan elkarlanean aritzen diren markentzat
Zure RS Smart Tag, doan gure dendetan!
Hiru baldintza erraz bete behar dituzu mota guztietako promozioetan eta marketan onurak lortzeko: 2019-20 denboraldiko kamiseta, Realzale App eta zure etiketa adimenduna, gure dendetan doan lortzen dena. Zure RS Smart Tag aktibatzen duzunetik sorpresak hasiko dira, batez ere partida egunetan. Zure koloreekin konekta zaitez.