GOZATU IGANDEKO AURRE-PARTIDAZ KELER ESPAZIOA

Zuzeneko musika eta Koreako zaporeak

Datorren igandean Keler Espazioan errepikatuko dugu. Real Betisen aurkako partidaren atarian (21:00etan), Reale Arenako sukaldaritza eta aisialdi guneak zuzeneko kontzertu berri bat hartuko du, partidaren aurreko uneak girotzeko proiekzio eta etorkizun handiko beste artista baten eskutik.

Oraingoan, Iris Penche abeslari euskaldunaren txanda izango da. Hiriko erritmoak eta pop gaurkotuena nahasten ditu. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Zuzeneko hirugarren kontzertua izango da, eta musika-arloan goi-mailako balioa duten gazteen lan ona ezagutzeko beste aukera bat.

Pintxo korearren doako dastaketa

Keler Espazioko igandeko jardunaldiaren beste berrikuntzetako bat gastronomia izango da eta munduko beste puntatik iritsiko da. Arratsaldeko seietatik aurrera, K-Food dastatzeko aukera izango dugu, gero eta ezagunagoa den Koreako janaria. Horretarako, Asiako hiru sukaldarik janaria prestatuko dute.

‘K-Pintxos los 11’ lelopean, zaletuek dastatu ahal izango dute Koreako produktu klasikoez (pikanteak, gaziak edo gozoak) osatutako 11 pintxoko kaxa osoa doan. Gainera, kaxa bakoitzean aurkituko dituzun jarraibideak betetzen badituzu, sari on baten zozketan parte hartuko duzu.

Hiru guneak irekiko dira: Gastrogune, Fan Zone eta LG Gaming

Gastroguneaz gain, igandean seietatik aurrera Fan Zone, 14 urtetik beherakoentzako puzgarrien eta jokoen gunea, eta LG Gaming, bideojokoen azken teknologiez hornitutako gunea, ere martxan egongo dira.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!