bihartik aurrera

19-20 lehenengo ekipazioa

Alexander Isak 19-20 denboraldiko ekipazioa jantzi zuen lehenengoa izan zen eta hau bihartik aurrera gure denda ofizialetan egongo da salgai. Marra bertikal urdinak eta txuriak transmititzen duten ohiko estiloa mantenduz, gure txuri urdin azal berriak diseinu moderno, egokituta, MPerformance System ehuna eta zulo transpirableak aurkezten ditu. Eta lehendabiziko aldiz, teknologiaz hornitua. 

Begiratu batean, marra bertikal mitikoetan aldaketa nabaritzen da. Marra urdinek galburu baten antza dute. Honek joera markatzen du eta batzen gaituzten koloreen, txuri eta urdina, arteko bat-egitearen sentsasio sotila sortzen du. Gure ezkutua bihotzaren parean kokatzen da. Macroren logo berria ordea, beste aldean.

Beste berritasunak

Hauek ez dira ekipamenduaren berritasun bakarrak. Azken denboraldietan ez bezala, marra bertikalak bizkarratik zabaltzen dira. Mao lepoa estreinatzen du eta atzealdean ikurrina mantentzen du. Alboak zulatuta daude eta honek transpirazioari laguntzen dio. 

Bestalde, kamisetaren barnealdeak familia realzalearen oihu ezagunetako bati begi-keinua egiten dio: ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei, Zazpi, Real!’ Galtza txuria da azpildura urdinekin eta galtzerdiak bi marra horizontal urdinak ditu, baita galburu antzarekin ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!