QR KODEA

Konekta zaitez zure kamisetarekin!

Miriam eta Xabier Realeko kamiseta berriari etekina atera dioten lehenengoak izan dira. Pasa den igandean Anoetan, bi bazkideek esperientzia paregabeaz gozatu zuten fitxaketa berrien alboan.

Ekitaldian parte hartu ahal izateko soilik 19-20ko lehenengo ekipazioan inplementatu denfuntzionaltasuna estreinatu behar izan zuten. Beraien mugikorrak konektatu zituzten QR kodearekin, formularioa bete zuten eta izena eman zuten guztien artean irabazleak suertatu ziren.

Zubietan partida, Anoetan VIP esperientzia, Quiz-a sariarekin,…

Igandekoa, denboraldian zehar kamiseta txuri urdinaren QR kodearen bitartez garatuko diren esperientzia askoren lehenengoa izan da. Izan ere, zure QR kodea eskaneatzen baduzu orain beste esperientziatan parte hartzeko aukerak martxan jarraitzen dutela egiaztatuko duzu. Konekta zaitez zure kamiseta kutunenara eta ez itxoin izena emateko. 

QR kodea mugikorraren kameraren edota QR kodeen ohiko irakurgailu app-en bitartez irakurtzen da. Behin irakurrita, landing page batera sartuko zara, non denboraldian zehar ekintza, esperientzia eta beste berri batzuk aktibatuko dira. Kamiseta duzun unetik gune honetara sartu ahal izango zara eta zuretzako aktibatu diren eduki desberdinetan parte hartu ahal izango duzu. Hurrengo egunetan aktibazio berrien berri emango da gure sare sozialetan. Adi egon, denboraldi honetan zure kamisetak joko asko emango baidizu eta.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!