19-20 bilduma asko gustatzen ari zaie Realaren zaleei. Gaur goizean salmentan jarri da Macronen bilduma berria denboraldi honetarako, eta zaleak etengabe sartu dira Elkano kaleko denda ofizialera Realaren kamiseta berria harrotasunez janzteko asmoarekin. Ez txuri-urdina bakarrik, bigarren ekipazioa ere begi onez ikusten ari dira. Are gehiago, Donostia erdiguneko dendan sartu den lehen zaleak bigarren kamiseta eraman du etxera
2019-20 denboraldiko lehenengo kamisetan nabarmentzen den xehetasunetako bat jantziaren alboko aldean aurkitzen da. Hor, mugikorrarekin eskaneatu daitekeen kode bat jarri da, eta honek, gure zaleak eduki esklusiboekin konektatuko ditu.
QR kodea mugikorraren kameraren edota QR kodeen ohiko irakurgailu app-en bitartez irakurri ahalko da. Behin irakurrita, landing page batera sartuko zara, non denboraldian zehar ekintza, esperientzia eta beste berri batzuk aktibatuko dira.
Bilduma berria online dendan ere eskuragarri dago. Ekipazioen prezioa 75 eurokoa izango da helduentzako (gizonezkoen kamiseta eta emakumezkoen kamiseta), eta 70 eurokoa haurrentzako. Gure bazkideek %10eko beherapena dute. Gainera, erosketaren zenbatekoaren %5 gehigarri bat Realzale Programan bilduko zaizkizun puntuetan bilakatuko da.
Elkanoko dendaren ordutegia ondorengoa da: astelehenetik larunbatera, 10etatik 20etara.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin