ERREKORRA SENIDE ETA LAGUNEI EGINDAKO LAGAPENETAN

1.200 bazkidek baino gehiagok klubari utzi zioten eserleku

Bart gauean Reale Arenan ohitura izaten hasi den gau horietako bat bizi izan zen. Guztira, 36.201 pertsonak egin zuten dardara Reala eta Barcelonaren arteko partidarekin, azken ordu erdian zapore mingotsa izan arren, eta birmoldaketaz geroztik izandako laugarren asistentzia altuena erregistratu zen.

Abuztu betean, igandea ezorduko orduan, Aste Nagusi handi baten ondoren… bazeuden etxeko estreinaldia baldintzatzen zuten faktoreak, baina ez ziren eragozpen izan beste giro bikainaz gozatzeko.

Karneta lagatzea

Baldintza horien ondorioz, ordea, bazkide askok ezin izan zuten Reale Arenako debutean parte hartu. Izan ere, 1.200 abazkidek baino gehiagok arrakastaz estreinatu zuten klubari txartela lagatzeko ekimena, eta onura atera zioten.

Nabaritu zen etorri ezin ziren bazkideak mobilizatu egin zirela inor falta ez zedin. Era berean, senide edo lagun bati karneta lagatzeak ere funtzionatu zuen; Realzale App-aren bidez egiten da eta, oraingoan, errekorra lortu zuen 900 lagapen ingururekin.

Bestalde, 3.000 bazkide baino gehiago sartu ziren Reale Arenara txartel digitalaren bidez. Datu horrek baieztatzen du gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dutela mugikorra estadiora sartzeko.

Hurrengo partidetarako salmenta eta lagapena aktibatu dira

Gogoratzen dizuegu Reale Arenan jokatuko diren hurrengo partidetarako txartela lagatzeko aukera duzula. Hurrengo partida etxean irailaren 3an izango da Atletico de Madriden aurka (18:30ean), giro bikaina espero den beste partida bat.

Hemen duzu zure txartela klubari uzteko esteka

Hemen duzu sarreren salmentarako esteka

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!